“The Chronicles”

“The Chronicles” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-chronicles/@@download/image/filmak39.jpg
2004/03/04
kritika
Testua: Aritz "Sound System"
Dr. Breaks
39.zenbakia
Asmatu dugu. Ikerketa sakona egin eta gero, azkenean, badakigu zein den inoiz egondako rap musikaren produktore ezagunenaren eta arrakastatsuenaren sekretua. Dr. Dre produktore ahalguztidunaren arrakastaren zergatia eskutan dugula, zalantzak sortzen zaizkigu; sekretua isilpean gorde, publiko egin edota, sekretuz baliatuta, Dr. Dre bezain aberats bihurtzen saiatu. Ez legoke gaizki. Hala ere, horretan pentsatzen jarrita, ez dugu uste edabe magiko horrek eraginik izango zuenik Euskal Herrian, oraingoz ez behintzat. Beraz, hobe dugu publiko egitea. Mundu osoan milioika disko saltzen dituen hip-hop produktore arrakastatsuenaren sekretua soul-a eta funk-a da; Leon Haywood, George Clinton, Curtis Mayfiel… eta bestelako izen ezagunak. Zer? Bazenekiten, ala? Eta nolatan ez zarete orain arte aberastu?