The Butterfly Effect (El efecto mariposa / L’Effet papillon) **

The Butterfly Effect (El efecto mariposa / L’Effet papillon) ** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-butterfly-effect-el-efecto-mariposa--leffet-papillon/@@download/image/40p48-4.jpg
2004/04/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendariak: Eric Bress eta J. Mackye Gruber. Aktoreak: Ashton Kutcher, Amy Smart, Eric Stoltz, Melora Walters. Generoa: thriller. Herrialdea: AEB . Urtea: 2004. Iraupena: 113 minutu
40.zenbakia
Evan Treborn gazteak ez ditu bere iraganaren pasarte garrantzitsu asko gogoratzen. Ahaztu egin ditu, neurri handi batean. Haurtzaro gordina izan zuela badaki, ordea. Adiskideen bizitza apurtuak eta oroitzapen ilunak dira horren lekuko. Haurtzaro samin hartan psikologoak eguneroko bat eman zion, bere bizitzako gorabehera guztiak bertan idatz zitzan. Unibertsitate sasoian, egunerokoa irakurtzeak iraganera bidaiatzeko ahalmena eskaintzen diola konturatuko da. Oroitzapenak berreskuratu ahala, adiskideen sufrimenduaren errudun sentitzen du bere burua. Kayleigh ederraren zorigaitzaren errudun, bereziki. Evanen lehen maitasuna izan zen neskatoa. Eta, oraindik ere, maite du. Hortaz, iraganera joko du Kayleigh eta bere adiskideen patua aldatzeko. Baina Evanek iraganean zerbait aldatzen duen bakoitzean, ondorioak are eta okerragoak dira orainean. Zientzia-fikzioa, drama eta suspensea nahasten dituen thriller iluna da. Ez da oso pelikula ona. Baina ohiko thriller komertzialak baino zertxobait duinagoa bada, behintzat.