The Brown Bunny **

Polemika handia piztu zuen The Brown Bunny filmak Cannesko Zinemaldian bere sexu eszena esplizituen kontura. Amerikako Estatu Batuetan barna dabilen motor-gidari baten bizipenak dakartza, hain justu, Buffalo 66 samurraren egileak road-movie bitxi honetan. Mutilak ezin omen du aspaldi galdu zuen neska ahantzi. Amaiera aldera, baina, harekin egingo du topo. Orduan gertatzen da hainbeste ika-mika sortu duen eszena. Chloe Sevigny aktoreak Vincent Gallori felazio bat egiten dionekoa, alegia. Zinema kritikari frantziarrak nola ez- laudatu egin zuten filma. Pelikula aspergarri eta hutsala da, ordea.