"The Boy and The Heron” pelikulako irudiak, doan, oparitu ditu Ghibli estudioak

"The Boy and The Heron” pelikulako irudiak, doan, oparitu ditu Ghibli estudioak Berriki, Ghibli estudio maitatuak, doako erabilerarako, "The Boy and the Heron" pelikulako irudiak zabaldu ditu. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-boy-and-the-heron201d-pelikulako-irudia-doan-oparitu-ditu-ghibli-estudioak/@@download/image/kimitachi010.jpg
2024/04/10
Berriki, Ghibli estudio maitatuak, doako erabilerarako, "The Boy and the Heron" pelikulako irudiak zabaldu ditu.
"The Boy and The Heron” pelikulako irudiak, doan, oparitu ditu Ghibli estudioak

Ghibli-ren webgunen ofizialean, The Boy and the Heron pelikulako irudien galeria sortu dute. Webgunearen arabera, irudi hauen erabilera doakoa baimentzen da beti ere “zentzuz erabilita”. Mahito Maki, pelikulako protagonista, bilduma honen protagonista ere bada, eta istorioan azaltzen diren askotariko egoera surrealistetan azaltzen da. 

Iaz, Ghibli estudioak, pelikula promozionatzeko hemeretzi irudi aurkeztu zituen, istorioan zehar agertzen diren pertsonaia eta elementu batzuekin. Orain, ia bederatzi hilabetez zinema aretoetan egon ostean, erakundeak erabaki du momentua dela irudi gehiago zabaltzeko. 

The Boy and the Heron, Bigarren Mundu Gerrako jazoerak modu askean oinarri hartuta, sortutako drama fantasikoa da. Tokion 1944an izandako bonbardeketetan Mahito Maki-k, hamaika urtekoak, bere ama modu tragikoan galtzen du. Mahito-ren aitak, bere semeari laguntzeko saiakeretan, landa gunera bizitzera joatea erabakitzen du, bere semarekin etaa bere bikote berriarekin. Azken hau haurdun dago. Bertan, Mahito-k, nahastuta eta triste, basora ihes egiten du. Bertan koartza hiztun bitxi batekin aurkitzen da. Hegaztiari jarraika, Mahito, izakia arraroz beteta dagoen mundu misteriotsu eta fantastiko batean murgiltzen da. 

Oraindik pelikula ikusterik izan ez baduzu, Netflixek berriki baieztatu duenez, laster bere katalogora gehituko du animaziozko pelikula eder hau.