The Bourne Supremacy (El mito de Bourne / La mort dans la peau) ***

Jason Bourne eta haren neskalagun Marie atseden hartzen ari dira Indiako hondartza urrun batean. Memoria arazoak izaten jarraitzen du oraindik CIAko agente ohiak. Gaizkile arriskutsu batek armak hartzera behartuko du mutila berriro ere. Bourneren izena erabiltzen ari baita morroi misteriotsu hori bere biktimak akabatzeko. Ohi legez, Bournek, gaizkile krudelaren aurka ez ezik, legearen zaindarien kontra ere borrokatu beharko du. Akziozko thriller arin eta entretenigarria da. Denbora-pasa atsegina.