The Bourne Identity (El caso Bourne / Le memoire dans la peau) ***

The Bourne Identity (El caso Bourne / Le memoire dans la peau) *** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-bourne-identity-el-caso-bourne--le-memoire-dans-la-peau/@@download/image/24p42-6.jpg
2002/11/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Doug Liman. Aktoreak: Matt Damon, Franka Potente, Clive Owen, Chris Cooper, Julia Stiles. Generoa: thriller. Herrialdea: AEB. Urtea: 2002. Iraupena: 118 minutu. 
24.zenbakia
Mediterraneoko itsasertzean esnatu da Jason Bourne. Amnesiak jota dago eta ez daki nor den. Gorputzean bala arrastoak ditu eta aldakaren azal azpian mikrofilm bat du. Neska gazte alemaniar bat lagun hartuta, bidaia arriskutsu bat egingo du nor den jakiteko irrikiaz. Lasterrera, biolentziaz betetako iragana duela ohartuko da. Horrez gain, Carlos zitala ere atzetik dabilkio. Haren bizitza arrisku larrian dela, alegia. Robert Ludlum idazlearen eleberri ezagun bat du oinarri filmak. Suspensea, thriller iluna, akzioa eta erromantizismoa txukun uztartzen dituen ekoizpena da. Une entretenigarri bat igarotzeko aproposa.