The book of Eli
Apokalipsi ostean girotutako zientzia fikziozko westerna da. Eli izeneko gerlari bakartiak gizateria salbatzeko gida omen den liburu saindua babesteko misioa du. Baina zutik dagoen herri bakanetakoaren lider Carnegie zitalak liburua lortzea beste helbururik ez du, bere esanetara egongo den gizarte berria eraiki ahal izateko. Ikusi berri dugun The Road (2009) filmarekin alderatuta, akzio bikoitza dakar honek, baina gizatasunik gabe.