“The Big One

“The Big One https://www.gaztezulo.eus/albisteak/the-big-one/@@download/image/The_One_Droppers_The_Big_One.jpg
2011/09/02
kritika
Testua: Asier Kortabarria
The One Droppers
121.zenbakia
“The Big One
Milanotik ska talde berria dator, estraineko lanarekin. Musikariak ez dira hasi berriak, ordea, eta lehen abestia entzun bezain laster igarriko dugu. Ska dotorea eskaintzen dute, jamaikar musikan errotua eta oso dantzagarria. Teklatuak, haize sekzio zainduak eta ahots nahiz melodia bikainek dantzara derrigortuko zaituzte. Dudarik gabe, eta erritmo jamaikarrei dagokionean, aurtengo  ezuste atseginetako bat.