'The Big Bang Theory' telesailak badu amaiera data
Datorren urtean betiko amaituko da, 279 kapituluren ondoren.

Warner Bros. Television eta Chuck Lorre Productions-ek iragarri berri dute; 279 kapituluren ondoren, The Big Bang Theory telesailak betiko esango du agur. Datorren urtean amaituko dute 12. eta azken denboraldia.
Telesaila 2007. urtean aireratu zuten, eta ordutik, Sheldon Cooper eta konpainiaren abenturek sekulako arrakasta izan dute, bai AEBetan eta baita nazioartean ere. Dena den, azken urteetan dezente hoztu dira audientzien datuak; horregatik, ekoizleek erabaki dute badela garaia telesailari betiko agur esateko. Eta zuk, pena sentitu duzu, hala bazen garaia?