The Bellrays

Martxoa inguruan Bergarako Jam aretoa sutan ipini zuen taldea duzu hauxe. Los Angeles ingurutik etorriak dira eta Lisa Kekula dute buru, ahots izugarri bati soul abeslari mitiko guztien ikasgaiak gaineratu dizkiona. Gainera, Detroit eta New York-eko aspaldiko punk-rock itxurei tinko heltzen diete, Tony Fate gitarjolearen indar primitiboari esker. Nahasketa-eztanda honen inguruan dagoeneko etiketa berri bat asmatu dute label zaleek: Maximum Rockn Soul. Horixe topatuko duzu The Bellrays-en diskoan.