The Beatles, bizi-bizirik

The Beatles musika taldea gogora ekartzeko jaialdia egiten dute urtero haien hirian, Liverpoolen: Mathew Street Festival. Aurtengoa are bereziagoa da, 50 urte betetzen baitira McCartneyk eta bere taldekideek lehen zuzenekoa eman zutenetik.Hainbat jarduera antolatzen dituzte kaleetan eta tabernetan.
Hiru eguneko jaialdia da eta astelehenean bukatuko da. The Beatlesen abestien bertsioak jotzen dituzten taldeak Liverpooleko laukotearen 12 diskoetako kantak jotzen ari dira. Horiek bukatuta, taldearen abesti arrakastatsuenak ere joko dituzte, bata bestearen atzetik.
Paul McCartney, George Harrison, John Lennon eta Ringo Star objektuen enkantea ere antolatu dute -John Lennonen komuna 11.500 eurotan eman dute-, eta baita erakusketa ere, argazkiekin eta beste hainbat oroigarrirekin. 25.000 gora lagun elkartu ohi dira ekimen honetan.