The Aviator (El aviador / Aviator) ***

Howard Hughes dirudunaren gaztaroko bizipenak bildu ditu Martin Scorsese maisuak film honetan. Howard Hughes abenturazalea da oso, eta biziki maite ditu hegazkinak. Baita zinema ere. Hala, bere bi pasioak uztartuko ditu Hell's Angels film arrakastatsuan. Apurka-apurka, gizona ospetsu egingo da Hollywood hanpatuan. Katharine Hepburn zinema izarrarekin bizi duen maitasun harreman sutsuarengatik, batez ere. Jean Harlow eta Ava Gardner ere seduzituko ditu galai aberatsak. Film interesgarria eta entretenigarria bada ere, Scorseseren maisulanen mailatik urrun dago.