Thank you for smoking (Gracias por fumar) ****

Thank you for smoking (Gracias por fumar) **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/thank-you-for-smoking-gracias-por-fumar/@@download/image/66ThankYo.jpg
2006/06/04
kritika
Testua: Iñaki Lazkano
Aktoreak: Zuzendaria: Jason Reitman. Aktoreak: Aaron Eckhart, William H. Macy, Robert Duvall, Katie Holmes, Maria Bello. Generoa: komedia. Herrialdea: AEB. Urtea: 2006. Iraupena: 92 minutu.
64.zenbakia
Thank you for smoking (Gracias por fumar) ****
Tabako industriaren bozeramale izendatu berri dute Nick Naylor gaztea, eta kargu horretatik ahalegin handia egin beharko du tabako ekoizleen aurpegia zuritzeko. Izan ere, puritanismo politikoki zuzenaren aurkako gerra gordina da gero! Hala, tabakoa debekatu nahi dutenen aurka ez ezik, politikari oportunista baten kontra ere borrokatuko da. Nick mutil argi, jator eta erakargarria da, eta neurri irudimentsuak hartuko ditu arerioei aurre egiteko. Horrek, egunkari entzutetsu batean lanean ari den kazetari eder baten arreta piztuko du. Tabakoaren aurkako sukarra oinarri hartuta, gizarte estatubatuarraren hipokresia agerian uzten du Jason Reitmanek ironiaz blaitutako komedia ziniko atsegin honetan.