Tham Khoun Xe

Tham Khoun Xe https://www.gaztezulo.eus/@@site-logo/logoa.png
2016/03/14
albiste-laburra
Tham Khoun Xe
Tham Khoun Xe izena du Laos eta Vietnam artean kokatzen den leizezulo ikusgarriak. Zehaztapen ofizialik ez dagoen arren, adituen arabera, Tham Khoun Xe munduko lurpeko ubiderik handiena da, zazpi kilometroko luzera duelarik. Kobazulo maitaleentzat beraz, toki aberatsa da estalagmitak eta arroketako landareak ezagutzeko. Lur azpitik iritsi daiteke gainera, 150 metroko garaiera duen kareharridun arrokara. Antza, Laoko biztanleek arrantzarako erabili izan dute erreka, azken mende osoan zehar. Egun, aldiz, gero eta turista gehiagok bisitatzen dituzte leizezuloa, lurpeko ibilbideak eta uraren kolore urdin ikusgarriak erakarrita.