Thailandiako gobernuak, bere biztanleei, milioi bat kalamu landare oparituko dizkie

Thailandiako gobernuak, bere biztanleei, milioi bat kalamu landare oparituko dizkie Ekainetik aurrera, Thailandiako gobernuak milioi bat kalamu landare emango dizkie euren biztanleei, doan, laborantza lege berria dela eta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/thailandiako-gobernuak-bere-biztanleei-milioi-bat-kalamu-landare-oparituko-dizkie/@@download/image/bigstock-Cannabis-Flowers-Growing-Indo-260506210_marihuana.jpg
2022/05/23

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Ekainetik aurrera, Thailandiako gobernuak milioi bat kalamu landare emango dizkie euren biztanleei, doan, laborantza lege berria dela eta.
Thailandiako gobernuak, bere biztanleei, milioi bat kalamu landare oparituko dizkie

Anutin Charnvirakul, Thailandiako, osasun ministroak, adierazi duenez lege berri honen, etorkizun hurbil batean, helburua kalamu landareak etxeko laborantza moduan erabiltzea da. Munduko Bankuaren estimazioen arabera Thailandiako biztanleriaren herenak lurra lantzen lan egiten du. Bestalde, kalamu landarearen jabetzea eta kontsumoa ere onartuko dira, hala nola bere lore eta haziena ere. 

Tailandiak, bere inguruko herrialdeekin alderatuta, oso politika ezberdinak ditu gai honen inguruan. Izan ere, Asiako beste herrialde askotan kalamu landarearen jabetza eta drogen kontsumoa modu gogorrean zigortzen da. Thailandiak, berriz, 2018an kalamua legeztatu zuen, bai sendagarri bezala eta baita ikerketa alorrean ere. Asiako hego-ekialdeko lehen herrialdea izan da hau legeztatzen.