Texaseko lege berri batek gidari mozkorrak elikadura-pentsioa ordaintzera behartuko ditu adin txikiko baten guraso edo tutoreak hiltzen badituzte

Texaseko lege berri batek gidari mozkorrak elikadura-pentsioa ordaintzera behartuko ditu adin txikiko baten guraso edo tutoreak hiltzen badituzte Estatu Batuetako Texas estatuan adin txikikoen mantenuagatik ordaindu behar dute, auto istripu batean haurraren gurasoak edo tutoreak hiltzen badituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/texaseko-lege-berri-batek-gidari-mozkorrei-elikadura-pentsioa-ordaintzera-behartuko-die-adin-txikiko-baten-guraso-edo-tutoreak-hiltzen-badituzte/@@download/image/Captura de pantalla 2023-09-05 a las 9.00.02.png
2023/09/07
Estatu Batuetako Texas estatuan adin txikikoen mantenuagatik ordaindu behar dute, auto istripu batean haurraren gurasoak edo tutoreak hiltzen badituzte.
Texaseko lege berri batek gidari mozkorrak elikadura-pentsioa ordaintzera behartuko ditu adin txikiko baten guraso edo tutoreak hiltzen badituzte

Lege berria iraileko lehen asteburuan sartu zen indarrean. Lege proiektua Greg Abbot (errepublikarra) gobernadoreak sinatu zuen ekainean. Legearen arabera, mozkorra egoteagatik nahi gabeko homizidioan erruduntzat jotzen denak elikadura-pentsio bat ordaindu beharko du hildako biktimak haurren bat baldin bazuen. 

Tribunalak zehaztuko du hilabetero ordaindu beharreko kopurua, hainbat faktore kontuan hartuta. Faktore horien artean egongo dira adin txikikoaren eta, baldin baleude, bizirik ateratako guraso edo tutorearen maila ekonomikoa. Ordainketak guraso edo tutoreari emango zaizkio eta, hauen faltan, familiaren zerbitzu eta babeserako departamentuari. Arau-hausleak, adin txikikoak 18 urte bete arte edo bigarren hezkuntzan graduatu arte egin beharko ditu ordainketa horiek. 

Bentley izengoitiz ezaguna den legea herrialdeko hainbat estatutan indarra hartzen ari da. Legearen sorrera Missouriko emakume batengatik gertatu zen. Bere semea, erraina eta iloba galdu zituen 2021ean mozkorra zegoela gidatzeagatik. Mantenua ordaindu ezin dutenei ordainketa plan bat eskainiko zaie eta espetxean daudenak, behartuta egongo dira elikadura-pentsioa abonatzera, kartzelatik atera eta lehenengo urtean. Mozkor egoeran gidatzeagatik nahi gabeko homizidioa burutzeak, Texasen, 20 urtetarainoko kartzela-zigorra izan lezake. 

Abbott-en esanetan "harro" dago lege proiektu hau sinatzeagatik. "Gurasoen edozein heriotza tragikoa da, baina gidari mozkor batengatik gertatzea bereziki krudela da", esan du. Tennesse estatua izan zen antzeko neurria aplikatu zuen lehen estatua. Aurreko urtean jarri zuen indarrean eta beste hogei bat estatutan legea aztertzen ari dira.