Te-Uhinak

Te-Uhinak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/teuhinak/@@download/image/te_uhinak_1393942562.jpg
2014/03/10
kritika
Testua: Leire Palacios
Te-Uhinak
149.zenbakia
Te-Uhinak, in-fusioa da. Brendan Donellyk eta Beñat Fuentesek Maritxu eta Bartolo nahastu dituzte, besteak beste, txinako kultura musikalarekin. Eta tankera horretako ñabardura leunekin eraikitako konposizio musikalak biltzen dituen disko singularra ekarri digute. Ez saiatu antzekotasunak topatzen, ez zaizu-eta sekula horrelako lanik belarrietatik sartu. Bada zaila egin zaidan zerbait: kantak amaitzeko modua. Coitus interruptus sentsazioa utzi dit bat-bateko isiltasunak, adibidez, abestitzarra den Hemen eta han kortean. Musikaren homogeneizazioa bizi dugun honetan, bikote honek bereiztea lortu du dudarik gabe, disko landu eta elegante honen bitartez.