Terroristak edonon

Terroristak edonon https://www.gaztezulo.eus/albisteak/terroristak-edonon/@@download/image/49p5-3.jpg
2012/12/13
berria
Terroristak edonon
Duela gutxi, gaizki ulertu harrigarri bat gertatu zen Chicagotik Daytonera zihoan United Airlines konpainiako hegazkin batean. 60 urteko bidaiari japoniar bat izan zen gaizki ulertu horren protagonista. Aitona buru-belarri ari omen zen ingelesa ikasteko ahaleginean, eta koaderno batean “lehergailu” eta “suizida” hitzak idatziak omen zituen, ondoren hitzen esanahia hiztegian argitzeko. Aitonaren ondoan eseritako bidaiariak hitz horiek irakurri eta azafatarengana jo zuen, estu eta larri. Gertakariaren berri izan zuenean, pilotuak Chicagora itzultzea erabaki zuen.