Terrorista

Izenburu horrekin, ziur disko honen eztandak bat baino gehiago zur eta lur utziko duela. Sei gipuzkoar hauen soinu leherketa metal garaikidearen eremuan dago, eta hip-hop pasarteak ere tartekatzen ditu. Arrasateko Shot! estudioetan grabatu dute eta sona handiko kolaborazioak izan dituzte: Barricada-ko Drogas, Su Ta Gar-eko Aitor Gorosabel eta Berri Txarrak-eko Gorka Urbizu, besteak beste.