Terrazetan erretzeak koronabirusa kutxatzeko aukerak biderkatu ditzake

Terrazetan erretzeak koronabirusa kutxatzeko aukerak biderkatu ditzake Kea airera botatzerakoan arnas tantak ere barreiatzen dira, birusa sakabanatuz. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/terrazetan-erretzeak-koronabirusa-kutxatzeko-aukerak-biderkatu-ditzake/@@download/image/Fumar-coronavirus-terrazas.jpg
2020/05/27
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Kea airera botatzerakoan arnas tantak ere barreiatzen dira, birusa sakabanatuz.
Terrazetan erretzeak koronabirusa kutxatzeko aukerak biderkatu ditzake

Zientzialariak oraindik ikasten dabiltza mundua atzekoz aurrera jarri duen birusaren inguruan; gauzak horrela, kalean gertatu daitezkeen kutsatze posibleak ekiditea da egungo erronka nagusia. Sartu berri garen fasean posible da terrazetan zein taberna barruan egotea, eta dirudienez, kalean ia ezinezkoa da kutsatzea birusa duen azalerarik ukitu ezean. Baina salbuespen arriskutsu bat egon liteke; erretzaileak.

Hain zuzen, taberna barruetan erre ezin daitekeen arren, terrazetan libreki erre daitezke bai zigarroak zein elektrikoak eta bapeatzaileak, baina SEPAR Espainiako Neumologia eta Kirurgia Torazikoaren Elkarteak zabaldutako ikerketak dioenez, erretzerakoan karga birikoa zabaltzeko aukerak biderkatzen dira.

Ikerketan azaltzen denez, kea askatzearekin batera arnasketarekin ateratzen diren tanta txikiak barreiatzen dira; horrela, erretzaile horietako batek koronabirusa izango balu, ingurukoei tanta horiek helarazteko aukera izango luke kea askatzean. 

ERRETZAILEAK, GAIXOTZEKO AUKERA GEHIAGOREKIN

Koronabirusaren osasun krisia hasi zenean teoria bat zabaldu zen esaten zuena erretzaileek birusarekin kutsatzeko aukera gutxiago zituela, baina SEPAR elkarteak hau gezurtatu du; hain zuzen, arnas aparatua minduta eta sistema immunologikoa ahulduta izan ohi dute erretzaile gehienek, eta birusarekin kutsatuz gero, osasun arazo larriagoak izateko aukera dutela ohartarazi dute.