Terrazetako berogailuak debekatuko dituzte Frantzian

Terrazetako berogailuak debekatuko dituzte Frantzian Neurria 2021. urtean jarriko dute martxan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/terrazetako-berogailuak-debekatuko-dituzte-frantzian/@@download/image/terraza.jpg
2020/08/04
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Neurria 2021. urtean jarriko dute martxan.
Terrazetako berogailuak debekatuko dituzte Frantzian

Azken urtetan oso modan jarri dira berogailuak terrazetan; hotzarekin ere, kalean zerbait hartzen edo afaltzen egoteko aukera eskaintzen dute. Baina Frantziako Gobernuak debekatu egingo ditu, eta datorren urtetik aurrera ezingo dira erabili herrialde osoan. Arrazoia? Ekologia.

Parisen bakarrik 12.500 berogailu inguru erabiltzen dira egun terrazak berotzeko, eta bertako agintariek adierazi dutenez, 'aberrazio ekologikoa' da kafe bat hartzeko kale zati bat berotzea. Etxean berogailua piztean leihoak irekitzen ez ditugun bezala, kalea berotzeko gailuak erabiltzea zentzugabekeria dela erabaki dute herrialdean. 

Hainbat hiri frantsesetan neurria martxan da dagoeneko; lehenak Rennes-en izan ziren, aurtengo urtarrilean berogailuak debekatuz. Grenoble, Bordele eta Angers ere bide bera hartu dute.