Termiten kuraia

Termiten kuraia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/termiten-kuraia/@@download/image/zur_lur_termita_1393850689.jpg
2014/03/10
albiste-laburra
Termiten kuraia
AEBetako ikerlari talde batek eraikin konplexuak eraikitzeko gai diren automatak sortu ditu intsektuen lankidetza deszentralizatuan oinarrituz. Gizakiak ez bezala, termitak gai dira termitategiak planorik gabe altxatzeko. Hortaz, termiten, liztorren eta inurrien adimena eredutzat hartuta, dorreak, piramideak eta gazteluak osatzeko gai diren Termes izeneko robotak sortu dituzte.