Terminator 3: Rise of the Machines **

Jonathan Mostowk hartu zuen atal honetan James Cameronen lekukoa zuzendaritzan eta ez zen oso fin ibili, egia esan. Arny atseginak ez zuen hutsik egin, noski. Izan ere, film ziztrin batengatik 25 milioi dolar jasotzea ez baita gauerdiko ahuntzaren eztula. Ohi legez, John Connor "askatzailea" arrisku bizian da. Makinek Terminatrix eder bat bidali baitute morroia akabatzeko. Terminator zaharrak, baina, zail jarriko dizkio gauzak Terminatrix krudelari. Baina maitasunerako tarterik ere bada. Kate izeneko albaitari polit batekin maiteminduko baitzaigu Connor gaztea. Entretenigarria baina hutsala da. Su-artifizial gehiegi.