Tenpora taldeak 'Ama' diskoa aurkeztu du

Tenpora taldeak 'Ama' diskoa aurkeztu du Harkaitz Canoren hitzak dituen singlea ere kaleratu dute, bideokliparekin lagunduta. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tenpora-taldeak-ama-diskoa-aurkeztu-du/@@download/image/GAbh0iiWYAAcYVR.jpeg
2024/01/25
Harkaitz Canoren hitzak dituen singlea ere kaleratu dute, bideokliparekin lagunduta.
Tenpora taldeak 'Ama' diskoa aurkeztu du

Tenpora musika taldeak laugarren diskoa aurkeztu du, Ama izenekoa. Sei kantuz osatuta dago lan berria eta Aitor Etxeberria izan dute bidelagun ekoizpenean. Amaren erreferentziaz gain, pandemiak ere badu tokia diskoan. Letrak Harkaitz Cano eta Karlos Linazasororenak dira.

Diskoarekin batera, singlea ere kaleratu dute, irudiez lagunduta. Juantxo Zeberioren musika eta Harkaitz Canoren hitzak ditu (Ia) Aholkurik Gabeko Eskutitza abestiak. Bideoa Bidania-Goiatzen grabatu dute eta Mattin Zeberio Larrazak zuzendu du. 

Martxoaren 15ean aurkeztuko dute lana jendaurrean, Tolosako Leidor aretoan emango duten kontzertuan. Harizko lau musika tresna joko dituzten lau gonbidatu eta koroak egingo dituzten beste bi abeslarik ere parte hartuko dute lehen kontzertu horretan.

Duela hamar urte hasi zuen ibilbidea Tenpora taldeak eta Elene Arandia, Juantxo Zeberio, Beñat Barandiaran, Itsaso Etxebeste eta Hasier Oleaga dira taldeko kideak.