Tenpora

Donostiako taberna batean begiz jo nuen diskoa ilustratzen duen zuhaitza. Frustration abestiarekin aurkezten dira bost musikariak: Hasier Oleaga baterian, Itsaso Etxebeste baxuan, Beñat Barandiaran gitarran, Juantxo Zeberio teklatuetan eta Elene Arandia ahotsean. Musikari paregabeak denak. Argia eta firi abestiaren armonia desberdinek txunditu egin naute. Beti da orain kanta, aldiz, berezia da. Zure bila ibili naiz bart leunak gaua oroitarazten du. Hauskorragoa ni zinez leunagoa da, erritmo bikainekin. Eta Zaldiak, denborak zorabioa dakar. Hitzak Zeberio, Karlos Linazasoro eta Harkaitz Canorenak dira.