Ten pieces to save the world

Askotan hitz egin dizuegu musikak duen indarraz; sentimenduak kitzikatzeko, alai zein triste jartzeko, eta baita mezuak zabaltzeko eta jendearen pentsatzeko eran eragiteko ere. Jakina, musika diru asko mugitzen duen negozio handia dela ahaztu gabe. Kroke taldeak, mundua salbatzeko asmoz, hamar kantu prestatu ditu disko honetan. Biolina, biola, haize instrumentuak, pianoa, perkusioak, eskusoinua eta baxu bikoitza erabili dituzte horretarako. Polonian egiten den musika interesgarrienaren erakusgarri.