“Tempel” ****

“Tempel” **** https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tempel/@@download/image/tephra_tempel.jpg
2011/04/04
kritika
Testua: Haize Galarraga
Tephra
117.zenbakia
Tephra laukote alemaniarra da. 2003 urtean sortu zenetik hirugarren diskoa kalera atera berri duten arren, orain arte ez dut entzuteko betarik izan. Metalaren inguruko doinu berritzaileak jorratzen dituzten hainbat talderen artean, baten batzuk deigarriak gertatzen dira. Halaxe gertatu zait Tephrarekin. Entzuten hasi orduko, arreta osoa jarri behar izan dut eta entzumena gozatu. Diskoa era berean anitza eta konpaktua da. Erreferentzia bezala, Baroness eta Kylesa aipa daitezke. Tarte atmosferikoek, ondoren etorriko den gitarra riff bikainerako prestatzen gaituzte.