Telmo Iruretak, Ane Gabarainek, Mikel Laskurainek eta Patricia Lopez Arnaizek jaso dituzte, besteak beste, Besarkada sariak

Telmo Iruretak, Ane Gabarainek, Mikel Laskurainek eta Patricia Lopez Arnaizek jaso dituzte, besteak beste, Besarkada sariak Sandra Ferrus eta Urko Olazabal ere saritu zituzten antzerki eta zinearen arloan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telmo-iruretak-ane-gabarainek-mikel-laskurainek-eta-patricia-lopez-arnaizek-jaso-dituzte-besteak-beste-besarkada-sariak/@@download/image/132TALDEA ABESTEN.jfif
2022/10/13

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Sandra Ferrus eta Urko Olazabal ere saritu zituzten antzerki eta zinearen arloan.
Telmo Iruretak, Ane Gabarainek, Mikel Laskurainek eta Patricia Lopez Arnaizek jaso dituzte, besteak beste, Besarkada sariak

Euskal Aktoreen Batasunak Besarkada sariak banatu zituen asteartean, Donostiako Antzoki Zaharrean. Sandra Ferrusek eta Telmo Iruretak jaso zuten antzerkiko saria, La Panadera eta Sexberdinak obretan egindako lanagatik. Telebistaren alorrean, Patria telesailean aktore lanetan aritutako Ane Gabarain eta Mikel Laskuraini egin zieten aitortza. Zineman, berriz, Patricia Lopez Arnaizi eman zioten aktore onenaren saria, Ane pelikulan egindako lanagatik, eta Urko Olazabalek jaso zuen beste garaikurra Maixabel filmagatik.

Aktore hasi berrien errebelazio saria Yune Nogueiras eta Xanti Korkostegik jaso zuten. Bi Ohorezko Besarkada sari ere banatu zituzten, bata Gurutze Baztarrikari, eta bestea Garbi Losadari.

Euskal Aktoreen Batasuneko bazkideek erabakitzen dituzte saridunak, euren botoen bidez. Getari Etxegaraik eta Maria Urzelaik zuzendu zuten ekitaldia, eta Igor Zumalabe, Miren Arrieta, Josune Velez de Mendizabal, Luix Mitxelena eta Loli Astoreka aktoreek parte hartu zuten. Ibon Belandia musikariak jantzi zuen sari-banaketa.