Telmo Esnalen ‘Urtzen’ dokumentala gaur Iruñean

Telmo Esnalen ‘Urtzen’ dokumentala gaur Iruñean Urak gizakion bizitzan duen garrantziaz eta existentziaz hausnartzen du dokumentalak. Gaur Iruñeko Golem zinemetan izango da emanaldia, 20:00etan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telmo-esnalen-2018urtzen2019-dokumentala-gaur-irunean/@@download/image/urtzen ura.png
2021/07/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Urak gizakion bizitzan duen garrantziaz eta existentziaz hausnartzen du dokumentalak. Gaur Iruñeko Golem zinemetan izango da emanaldia, 20:00etan.
Telmo Esnalen ‘Urtzen’ dokumentala gaur Iruñean

Konfinamendua sorkuntzarako baliatu ahal izan dute batzuek eta horietako bat izan da Telmo Esnal zinemagilea. Pablo Azkue argazkilari eta diseinatzaile grafiko zarauztarrak orain hiru urte argitaratu zuen Ur ipuina abiapuntutzat hartuta, Urtzen zinema-entsegu berezia garatu zuen, elkarrizketak, irudiak eta musika birziklatuz eta berrerabiliz, existentziari buruz hausnartzen duen collage bitxia. Urak gizakion bizitzan duen garrantziaz egiten du gogoeta, eta itsaso eta ozeanoz inguratua dagoen munduaren parte izateaz. Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean aurkeztu zuen filma, eta Greenpeace erakundearen Lurra saria eskuratu zuen.

Iruñeko Golem Yamaguchi zinemetan eskainiko dute filma gaur, 20:00etan. Sarrerak hemen daude eskuragai. 

Bilbon abuztuan
Bilboko Golem Alhondiga zinemetan ere proiektatuko dute dokumentala abuztuaren 20tik 26ra. Abuztuaren 20an, 23an eta 26an 20:00etan izango dira emanaldiak; abuztuaren 21ean eta 24an 22:15ean, eta abuztuaren 22an eta 25ean 17:15ean.