“Tell it from the heart”

“Tell it from the heart” https://www.gaztezulo.eus/albisteak/tell-it-from-the-heart/@@download/image/43p12-4.jpg
2004/07/04
kritika
Testua: Aritz Sound System
Luciano
43.zenbakia
Ezustean harrapatu gaitu Lucianoren azken diskoak. Gaizki ohituta gaude eta azken diskoa aurrekoa baino hobea izatea espero dugu beti. Zaila da, ordea. Gutxik lortu dute reggae munduan 'Mezularia'-k lortutako maila eta oraingoan, Brotherman izeneko produktorearen musikaren gainean abesten du. Ohikoak dituen musikarien falta somatzen dugu kantu askotan. Dena den, sentimenduak ahots bihurtzeko duen aparteko trebeziari esker, gaur egungo reggae musikaren gorenean mantentzen da.