Telesail baten argumentua duzu buruan? “2deo serieak” programak lagunduko dizu zure ideia gorpuzten

Telesail baten argumentua duzu buruan? “2deo serieak” programak lagunduko dizu zure ideia gorpuzten Deialdi honen bidez hiru proiektu aukeratuko dira. Izena epateko epea martxoaren 8ra arte zabalik dago. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telesail-baten-argumentua-duzu-buruan-201c2deo-serieak201d-programak-lagunduko-dizu-zure-ideia-gorpuzten/@@download/image/20210205150439_2deo-serieak_amp_w1200.jpg
2021/02/09

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Deialdi honen bidez hiru proiektu aukeratuko dira. Izena epateko epea martxoaren 8ra arte zabalik dago.
Telesail baten argumentua duzu buruan? “2deo serieak” programak lagunduko dizu zure ideia gorpuzten

Donostiako Tabakalerako 2deo laborategiak telesailak sortzen laguntzeko 2deo serieak programa aurkeztu du. Deialdi honetatik hiru proiektu aukeratuko dira. Baldintzen artean, aukeratutako horietako bat gutxienez euskaraz izan beharko duela da. Aukeratutako proiektuek dosier bat prestatuko dute mentoreen laguntzarekin eta ondoren, Donostiako Zinemaldian ekoizleei aurkeztuko zaie, bereziki plataformei eta telebista-kateei. 

Aukeratuekin apiriletik irailera aurrez aurreko eta sareko saioak antolatuko dira eta bertan gidoiaren analisi bat egingo da, berridazketa bat eta proiektu bakoitzaren ekoizten estrategiak eta taularatzea jorratuko dira. Tabakaleran hiru egunetako egonaldiak egingo dira ekainetik uztailera bitartea proiektuak partekatzeko. Honela, aukeratutako pertsonek eta mentoreek batera egingo dute lan. Programaren azken zatian, Zinemaldiarekin bat etorriz, pitching saio bat egingo da, taldeek euren proiektuak sektoreko eragileei aurkezteko aukera izan dezaten, telesaila ekoizteko aukerak lortzeko.

Programa telesail-proiektu baten sortzaileei dago zuzenduta: ekoizle exekutiboari eta/edo gidoilariari. Eskatzailea proiektuaren ekoizle exekutiboa izango da, eta, horrez gain gidoilaria ez izatekotan, bat gehitu beharko du taldean. Deialdian pertsona fisikoek hartu ahal izango dute parte modu indibidualean, deialdi honetan jasotako baldintzekin bat eginez.

Halaber, deialdian bi pertsona fisikok hartu ahal izango dute parte elkarrekin, euren harremana formalizatu beharrik gabe; kasu horretan, KGNZ/Tabakaleraren aurrean proiektuaren ordezkaria izango den pertsona bat izendatu edo identifikatu beharko da. Eskatzaile bakoitzak proiektu bakar bat aurkeztu ahal izango du.

Balorazio-batzorde bat eratuko da proiektuak aukeratzeko, eta honako hauek osatuko dute: Aitor Gabilondo, Xabier Berzosa, Donostiako Zinemaldiaren ordezkari bat, EITBren ordezkari bat eta KGNZ/Tabakaleraren ordezkari bat, idazkaritza-lanak egiteko.

Izena emateko epea martxoaren 8ra arte egongo da zabalik. Apirilaren 5ean programa osatzeko aukeratutako hiru proiektuak zein diren ezagutzera emango da.