Telelanaren inguruko hiztegia

Telelanaren inguruko hiztegia Telelanaren glosarioan oinarrizko lexikoa jaso du Euskaltzaindiak, hala nola 'bideodei', 'bilera telematiko', 'kontziliazio' eta 'teknoestres'. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telelanaren-inguruko-hiztegia/@@download/image/telelana-lexikoa-1 (1).jpg
2021/07/27

Testua: Maitane Legarreta Etxezarreta
@mailegetx

Telelanaren glosarioan oinarrizko lexikoa jaso du Euskaltzaindiak, hala nola 'bideodei', 'bilera telematiko', 'kontziliazio' eta 'teknoestres'.
Telelanaren inguruko hiztegia

Osasun larrialdiak gure bizimoduan nabarmen eragin du eta baita lan egiteko moduan ere, konfinamendu garaian batez ere. Langile askok etxetik lan egin dute eta enpresek antolaketa moldatu behar izan dute. Honek guztiak lan-arloko araudia berritzea ekarri du eta bitarteko teknologiko batzuen erabilera areagotu du. 

Euskaltzaindiak oinarrizko hitz batzuk jaso ditu telelanaren inguruko glosarioan. Oinarrizko lexikoa den aldetik, lehen hurbilketa-lana izatea du helburu. Honako hauek osatzen dute glosarioa, besteak beste: bideodei, bideokonferentzia, bilera telematiko, kontziliazio, lanaldiaren malgutasun, online irakaskuntza, talde-dei, teknoestres eta telelan. Dokumentu honetan dago jasoa hiztegia. 

Euskaltzaindiaren UZEI erakunde atxikiak Euskaltzaindiaren hiztegi arauemailea (Euskaltzaindiaren Hiztegia) eta Euskalterm terminologia-banku publikoa hartu ditu abiapuntu lan honetarako, inguruko beste hizkuntzetako terminologia-banku nagusiekin batera. Telelanari eta telelaneko baliabide teknologikoei buruzko euskarazko erabilera ere kontuan hartu dute, eta arreta berezia jarri zaio komunikabideetan jasotakoari. Era berean, Iparraldean zein Hegoaldean indarrean dagoen lan-arloko araudia eta, besteak beste, Lanaren Nazioarteko Erakundeak urrutiko lanaren eta telelanaren inguruko datu estatistikoak biltzeko erabiltzen dituen gidalerroak ere erreferentziatzat hartu dituzte.