Telelana burutzen duten langileek egiten dituzten 14 akats ohikoenak

Izan ere, telelanean langileak bere buruaren kalterako diren hainbat akats egiten ditu. Ikusi ditzagun zein diren:
1. Lan gutxiago egingo duzula uste izatea
Telelanak oporrekin nahastea hasiberrien kontua da. Denborarekin dinamika horretan sartua ohartzen zara etxetik lan eginda ere ezin dela erlaxatu. Epeak betetzen jarraitu beharra dago eta ordu jakinetan konektatua egon beharra dago. Argi eduki beharra dago bulegoko lan berdina izango duzula eta ordutegi finko bat jartzea ezinbestekoa da.
2. Korrontearen aurkako ordutegi bat jartzea
Gehiengoak egunez lan egiten dugu eta gauean lo. Akatsa da pentsatzea etxean zaudelako nahi duzun bezala antolatu zaitezkeela. Erdi egia soilik ez da, askotan beste lankideekin sinkronizatu beharra baitago norberaren ordutegia.
3. Ordutegia ez errespetatzea
Afaldu ondoren ez bazara sekula bulegotik pasatzen ez ezazu ordenagailua piztu lotara joan aurretik. Argi izan, zure ordutegitik kanpora ez duzula zertan lanik egin etxean zaudelako.
4. Lankideekin gehiegi hitz egitea
Lehen zuzenean aurpegia esaten zenituen gauzak. Orain, duda bat duzun bakoitzean edo behar bat duzun bakoitzean deitu egiten diezu edo e-mail bat bidali zurea bukatu duzula esateko. Edo alderantziz. Lanaldiaren amaieran guztiok sekulako e-mail eta whatsapp pila dituzue eta horrek eraginkortasuna kentzen dio lanari. Irtenbidea artxibo komun bat sortzea da eta bakoitzak egin duena bertan jartzen joatea.
5. Zure espazioa ez sortzea
Zure mahaia, zure gauzak, beti leku berdinean edukitzeak asko laguntzen du adituen ustez. Izan ere, garuna lan moduan jartzen laguntzen du. Bulegoan zure lan mahaia duzun bezala, etxean ere zure txokoa eta errutinak edukitzea gomendagarria da. Errutien barruan daude bolalumak, koadernoa, ordenagailua... eskura edukitzea. Saiatu beti leku berdinean jartzen. Horrela garuna lan moduan jarriko da, izan ere, bizitza erreala ez da Instagram. Ez da nahikoa leku polit bat izatea (adibidez terraza), baizik eta ondo esertzea eta ezerk ez adigabetzea. Saldu digute nomada digitala izatea edozein lekutan lan egin ahal izatea dela, eta ez da horrela. Ergonomiak izan behar luke lehentasuna diseinuaren aurretik. Aulki eta mahai on batean dirua inbertitzea da onena.
6. Prokastinatzea edo bizkortzea
Zure lan orduan, lan egin. Ordu horietan ez jarri garbigailua edo Netflix-eko atal hori amaitu edo sare sozialetan entretenitu. Prokastinazioan erotzea erraza da telebista ikusi eta jaten duzun leku berean lan egiten baduzu. Hori dela eta, inoiz baino autoexijenteagoa izan beharra dago, nahikoa egin ez duzunaren sentsazioarekin geratu ez zaitezen.
7. Pijaman geratzea
Arropa erosoa bai, pijama ez. Leku eta ordutegi bat edukitzeak bezala, lotarako arropa kendu, dutzatu eta janzteak garuna lanerako prestatzen du.
8. Teklatuaren ondoan jatea
Bi orduko otorduak ez, baina ezta minutu batean guztia irenstea ordenagailuari begirik kendu gabe. Jatea behar bat da eta ondo egin beharra dago, bere denbora eskainiz. Gutxienez jateari ordu erdi eskaini.
9. Benetan lanarekin hausten duten pausak ezarri
Zerbaitetan oso kontzentratua bazaude jarraian egitea egokia da 25 minutuero gelditzea baino. Beraz, zure egoera partikularraren araberako atsedenaldiak ezarri.
10. Ez lehenestea
Bakarrik edo lan talde batekin lan egiten baduzu, zure eraginkortasuna zure emaitzen araberakoa izango da. Hau da, bukatutako lanen araberako. Etxean erraza da adigabetzea: garbigailua jartzen duzu goiz erdian, supermerkatura jaisten zara fruta falta delako Azkenean, lanaldia arratsaldera arte luzatzen zaizu eta eguna alperrik xahutu duzunaren sentsazioarekin geratzen zara. Lehenetsi gauzak.
11. Denbora ez ondo kalkulatzea
Zenbat denbora behar duzu txosten hori egiteko? Edota materialak erostea edo bezero bat bisitatzera atera behar baduzu? Gauza guztiek beren denbora behar dute. Ohiko akatsa da behar duguna baino denbora gutxiago beharko dugula pentsatzea. Gakoa egunero zure burua behatzea da eta denbora gehiago behar duten zeregin horiek apuntatzea. Tracking time bezalako aplikazioek lagundu diezazukete. Aplikazio honek zeregin bakoitzari eskaini diozun denbora kalkulatzen du.
12. Agenda ez antolatzea
Zeregin gustagarriak daude eta besteak ez horrenbeste. Badaude zeregin batzuk beste batzuk martxan jartzen dituztenak. Bat ez baduzu martxan jartzen bestea ezingo duzu egin. Antolatzea ezinbestekoa da guztira garaiz iristeko.
13. Denbora librea blokeatu
Lan denborak blokeatzen dituzu bezala, atseden denborak ere blokeatzen dituzu. Ez erantzun korreorik ordu jakin batzuetan, larunbateko siesta ordua ez erabili irakurri beharreko dokumentu hori irakurtzeko. Ez pentsatu sekula lanean ez zauden denbora denbora galdua denik. Zure denbora da, errespetatu ezazu eta gustuko gauzak egiteko aprobetxatu.
14. Zure burua itxi
Kontaktu sozialak behar ditugu. Pertsona askorentzat bere lan taldea talde sozial bakarra zen. Orain ez da garairik onena bilkura sozialetarako, baina etorkizunari begira aurrez aurreko kontaktuan mantentzen jarraitu beharra dago.