Telehilobia

Telehilobia https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telehilobia/@@download/image/20091245509telehilobia.jpg
2012/12/13
berria
Telehilobia
Andrei Golovin errusiarrak teknologia berriak ekarri ditu hileta-negoziora telehilobi izeneko oroitarri interaktiboa asmatuta. Pantaila digitalizatu honi esker, hilobia bisitatzen duen orok hildakoren biografia ezagutu ahal izango du, edota bere bideo eta argazkiak ikusi. Gainera, monumentuari erantsitako mikrofono eta web kamera baten bidez, bisitariek ere nahi adina mezu utzi ahal izango diote zendutakoaren senitartekoei.