Telegram-en sortzaileak, Pavel Durovek, bere 106 umeen artean banatuko ditu ondasunak

Telegram-en sortzaileak, Pavel Durovek, bere 106 umeen artean banatuko ditu ondasunak Testamendua egin berri du errusiarrak, eta sexu harremanen bidez zein esperma-donazioren bitartez izandako haur guztiak izan ditu kontuan. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telegram-en-sortzaileak-pavel-durovek-bere-106-umeen-artean-banatuko-ditu-ondasunak/@@download/image/Gt4rdTSXEAAkkoS.jpeg
2025/06/25
Testamendua egin berri du errusiarrak, eta sexu harremanen bidez zein esperma-donazioren bitartez izandako haur guztiak izan ditu kontuan.
Telegram-en sortzaileak, Pavel Durovek, bere 106 umeen artean banatuko ditu ondasunak

Telegram mezularitzako aplikazioaren sortzailea eta zuzendaria den Pavel Durov errusiarra etorkizunari begira ari da, eta bere ondasunak izan dituen 106 umeen artean banatuko dituela iragarri du. Horietatik sei orain arteko bizialdian izandako harremanetatik sortutakoak dira, eta gainerakoak esperma-donazio bidez jaiotakoak. 

Le Point aldizkarian emandako elkarrizketan adierazi duenez, duela gutxi egin du testamentua eta ez du bereizketarik egingo hiru emakumerekin izandako sei haurren eta hamabost urtez emandako espermaren bidez sortutakoen artean: "Nire umeak dira guztiak eta eskubide berak izango dituzte. Ez dut ni hil ondoren elkar txikitzerik nahi". 

Batzuek diotenez, enpresariaren kapitala 17 bilioi dolar ingurukoa izango litzateke. Billoidunen zerrenda osatua duen Bloomberg gunearen arabera, 40 urteko Durovek 13.9 billioi dolar inguruko ondasuna izango luke, baina enpresariak "teoria hutsa" dela nabarmendu du, "Telegram salduko ez duenez, ez duelako diru hori bankuko kontu korrontean". "Nire aktibo likidoak askoz txikiag "Nire aktibo likidoak askoz txikiagoak dira eta ez datoz Telegram-etik: 2013an bitcoinetan egin nuen inbertsiotik datoz", azaldu du.

Bere lanak arriskuak dituelako egin omen du testamentua: "Askatasuna defendatzeak etsaiak sortzen ditu, baita herrialde boretsuetan ere. Nire seme-alabak eta Telegram babestu nahi ditut. Telegram nik defendatzen ditudan balioei leial izaten jarraitzea nahiko nuke betiko".

Iaz atxilotu egin zuten Parisen, hainbat deliturekin zerikusia zuela egotzita. Tartean, haren plataforma diru zuritzaileak, narkotrafikatzaileak eta haur pornografia zabaltzen duten pertsonak laguntzearen konplize zela salatu zuten. "Zentzugabetzat" jo du akusazioa Durovek, "ez dutela ezer frogatu" azpimarratu du, eta "gaizkileek mezularitza zerbitzua erabiltzeak hura zuzentzen dutenak ez dituela gaizkile bilakatzen" adierazi du.

Kontuak kontu, Duroven ondorengoek itxaron egin beharko dute haren dirua jaso aurretik, 30 urteko epea ezarri baitu horretarako: "Pertsona normalak bezala bizitzea nahi dut, haien bidea egitea, euren buruarengan konfiantza izaten ikastea, sortzeko gai izatea eta bankuko kontu baten mende ez egotea". 2055eko ekainaren 19an jakingo da zer gertatuko den Duroven ondasunekin eta haren seme-alabekin.