Telefonoz internetetik

Telefonoz internetetik https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telefonoz-internetetik/@@download/image/57p52-1.jpg
2005/11/04
erreportajea
Gorka Julio
Telefonoz internetetik
Asko aldatzen ari da gure artean komunikatzeko era. Orain dela urte batzuk, norbaitek ia denok mugikorra erabiliko genuela esan izan baligu, ez genion sinetsiko. Orain antzeko zerbait gertatzen ari da Interneten, honek telefonoetara eta beste ordenagailuetara komunikatzeko aukera ematen baitu. Gaurkoan VoIP edo IP gaineko ahotsari buruz hitz egingo dugu.                              

Zer da VoIP?
Ahotsa Internet Protokoloaren bitartez garraiatzeko sistema da, "Interneteko Telefonoa" ere deitu ohi dena. Honen bitartez, IP protokoloa ibiltzen dutenen arteko komunikazio zuzena egin daiteke, eta Internet erabiltzen denez, dohainik da.

Eta telefono arruntetara?

Interneta darabilten gailuen artean, deiak dohainik egin daitezkeela ikusi dugu, baina gailu hauen eta telefono arrunten artean ere, deiak egin daitezke, gehienetan dohainik ez izan arren,  Horretarako, Internet sarea eta sare telefonikoaren arteko lotura egiten duen norbait egon behar du tartean, eta horregatik kobratu egin ohi da.

Zer behar dut?

Ezer gutxi behar da komunikatzeko era berri hau erabiltzeko. Ordenagailu bat, dohainik ematen den programa bat, eta mikrofono arrunt bat. Ezagunen edo interesgarrienak: Skype, Gizmo, Google Talk, Voipbuster eta Open Wengo programak.

   SKYPE GIZMO
GOOGLE TALK
VOIPBUSTER
OPEN WENGO
Helbidea  skype.com
 gizmoproject.com talk.google.com
voipbuster.com
openwengo.com
Sistema eragileak
L,W,M,P
L,W,M
W+
W
W+
Software librea
ez
ez
ez
ez
bai
Protokolo librea
ez
bai
bai
bai
bai
PC-Telefonoa
bai
bai
bai
ez
bai
PC-PC
bai
bai
bai
ez
bai
Bideo aukera
ez
ez
ez
ez
bai
Euskaraz
ez
ez
ez
ez
ez
W=Windows | L=Linux | M=MacOS X | P=Pocket PC | +=beste sistema eragileetan lanean
   SKYPE GIZMO
GOOGLE TALK
VOIPBUSTER
OPEN WENGO
 + -jende askok erabiltzen du.
-tarifa merkeak pc-tel deietan
-tarifa merkeak pc-tel deietan
-protokolo librea
-tarifa merkeak pc-tel deietan
-grabaketa zuzenean



 
-jabber IM protokolo askea.
-programa berekoa ez den beste bezero batek erabil dezake
-oso tamaina txikia

 
-Espainia eta Frantzia, eta beste estatu batzuetako finkoetara deiak dohainik.






 
-Software librea, kodea ezagutu eta eraldatu dezakegu, baita euskaratu ere.
 
 -   -ez ditu protokolo askeak erabiltzen.
  -Windows bertsioa bakarrik, oraingoz.
-Windows bertsioa bakarrik oraingoz, eta garapena ez da hasi.
-Windows bertsioa bakarrik.
 

Telefono arruntaren ondoan, zeintzuk dira onurak?
Alde batetik, ordenagailuen arteko deiak dohainik dira; beraz, sistema hau beste pertsona batekin adostuz gero, dohainik hitz egiteko aukera izango dugu. Ordenagailutik telefono deiak ere egin daitezke, eta normalean, oso tarifa merkeak izaten dira -batez ere nazioarteko deietan-. Gainera, Voipbuster programak, Europako zenbait herrialdetara deiak dohainik egiteko aukera ematen du -guk zortea dugu, eta Euskal Herriko deiak dohainik dira, baina minutu bateko muga dute-. Muga hori kentzeko 5€ ordaindu behar dira.

Gure aukera

Aukera bakoitzak bere alderdi on eta txarrak ditu. Gure ustetan, aukera hoberena Open Wengo da, software librea delako, batez ere. Besteek ere bere alderdi onak dituzte, noski. Skype oso ezaguna da; Gizmok protokolo irekia erabiltzen du; Voipbuster-ek dohaineko deiak ahalbidetzen ditu telefono batzuetara, Google Talk oso erabilerraza da...

Zein programa aukeratzen duzuen, zuen esku dago, baina orain, komunikatzeko beste era berria ezagutzen duzuenez, erabiltzera animatzen zaituztegu.

GUREKIN HARREMANETAN JARTZEKO:
juliuska@euskalerria.org
http://teketen.blogspot.com