Telefono apurtua: albiste faltsuak detektatzen dakizu?

Telefono apurtua: albiste faltsuak detektatzen dakizu? Sare sozialek informazioa demokratizatu dute, baina interes ezkutuak dituzten albiste faltsuz bete dute sarea; nola bereizi ditzakegu? https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telefono-apurtua-albiste-faltsuak-detektatzen-dakizu/@@download/image/gezurrak.jpg
2017/11/15
albiste-laburra
Sare sozialek informazioa demokratizatu dute, baina interes ezkutuak dituzten albiste faltsuz bete dute sarea; nola bereizi ditzakegu?
Telefono apurtua: albiste faltsuak detektatzen dakizu?

Sare sozialek lekukoa hartu diete komunikabideei, eta egun, gizartearen gehiengoak bide hauek erabiltzen ditu informatzeko. Klik bakarrean eta esaldi pare bateko luzeran, munduan gertatzen dena ezagutu dezakegu minutu gutxian; baina, egia ote irakurtzen dugun guztia?

 

Filtrorik gabeko letra-zopa erraldoia dira Twitter eta Facebook bezalako sareak. Googlek ere, 'zabor' pila gordetzen du bere tripetan. Komunikabideek egiten duten filtro lana egin behar du zuzenean sareen erabiltzaileak, eta askotan, ez du egia eta gezurra dena bereizteko tresnarik. Horrekin lotuta, azkenaldian albiste faltsuak erabiltzen hasi dira hainbat enpresa, interes ezkutuekin; atentzioa beste zerbaitera bideratu, interesa difuminatu... horren aurrean, Europako Batasunak albiste faltsuen kontrako estrategia bat garatzea erabaki du.


EBren esanetan, gazteak dira albiste faltsu horien aurrean arrisku handiena duten gizartearen sektorea; sare sozialak beren albiste eta informazio iturri nagusia dira, eta ez dute filtrorik. Bestalde, EBk salatu duenez, Facebookek eta Googlek informazioaren inguruko trafikoaren %73 maneiatzen dute, eta soilik %32 iristen da hedabideen webguneetara; ondorioz, komunikabideek egiazko informazioa garatzeko zailtasunak dituzte.

 

Nola bereizi beraz egia eta gezurra dena? Manipulazioa geldiaraztea ez da erraza; EBko komisarioek ohartarazi dutenez, edonork 20.000 iruzkin eros ditzake 5.000 euroren truke; horrek esan nahi du, sareetan diruak agintzen duela benetan.