Telebistako aurkezle hau ez da gizakia!

Telebistako aurkezle hau ez da gizakia! Txinan adimen artifizialeko aurkezleak jarri dituzte martxan; zientzia fikzioa gainditu dugu! https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telebistako-aurkezle-hau-ez-da-gizakia/@@download/image/https_blueprint-api-production.s3.amazonaws.com_uploads_card_image_879851_c995b334-29eb-4fb9-b18b-3dc67a8e2f5e.png
2018/11/09
berria
Txinan adimen artifizialeko aurkezleak jarri dituzte martxan; zientzia fikzioa gainditu dugu!
Telebistako aurkezle hau ez da gizakia!

Albiste txarrak ditugu telebista aurkezleentzat. Adimen artifizialak beren lanpostua ordezkatzera datoz. Dagoeneko errealitate dira, eta Txinan hasi dira erabiltzen; beldurgarriena? Benetakoak dirudite!

Xinhua AI anchor, launched on Wednesday, starts presenting news reports from Thursday. In this program, he takes you to have a look at what a Panama official and the Chinese businessman Jack Ma say about the ongoing #CIIE. pic.twitter.com/OZkRQtv1sQ

— China Xinhua News (@XHNews) 8 de noviembre de 2018

Ikusten duzuenez, ia ezinezkoa da benetako pertsona bat eta adimen artifizialeko izaki horiek bereiztea. Noski, Txinako Xinhua albistegi katearentzat sekulako pagotxa da asmakizun teknologiko hau; langile artifizialek 24 orduz egin dezakete lan nekatu gabe, ez dira zahartzen, ez dira nahasten eta ez dute kobratzen. Albistegiekin hasi dira, baina zenbat lanpostu ordezkatuko dituzte? Zuk egiten duzuna robot batek egin dezakeela uste duzu?