Telebistak gizendu egiten du

AEBtako Harvard unibertsitatearen azken ikerketak dioenez, gazteak eta haurrak gizendu egiten dira telebistaren erruz. Ikerlariek telebista iragarkiei egotzi diete errua, zabor-janaria eta litxarreriei buruzko iragarkiak baitira nagusi. Azterketaren arabera, alde nabarmena dago telebista asko edo gutxi ikusten dutenen artean: telebista aurrean lau ordu baino gehiago ematen dituzten gazteak gainerakoak baino askoz ere gizenago daude.