Telebista lapurtu, eta erreklamazioa egin

Telebista lapurtu, eta erreklamazioa egin https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telebista-lapurtu-eta-erreklamazioa-egin/@@download/image/29p4-3.jpg
2012/12/13
berria
Errusiako Vladimir hirian gertakari harrigarria jazo da. Gizon batek tresna elektronikoen denda batera sartu zen eta telebista bat lapurtu zuen. Dendariek galdutzat eman zuten telebista, baina zur eta lur geratu ziren hurrengo egunean lapurra berriro ere dendara sartu zenean. Ebasleak telebista denda horretan erosi zuela eta erreklamazioa egin nahi zuela jakinarazi zuen. Izan ere, telebista erosi zuenean, dendariak ez zion ez antenarik, ez garantiarik, ez argibiderik ezta urruneko kontrolik ere eman. Dendariek, noski, poliziei deitu zieten eta haiek ebaslea atxilotu zuten.