Telebista gordina, errealitatea gordinagoa

Telebista gordina, errealitatea gordinagoa https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telebista-gordina-errealitatea-gordinagoa/@@download/image/2011107715AMSTERDAM.jpg
2012/12/13
berria
Telebista gordina, errealitatea gordinagoa
Amsterdamen bat baino gehiago harrituta geldituko zen telebista aurrean. 'Holandatik kanpora' deituriko lehiaketa berriak Gobernuaren immigrazio politikaren parodia egiten du, baina kasu errealekin. Holandan bederatzi eta hamahiru urte bitarte bizitzen daramaten arren kanporatze prozesuan dauden etorkinak dira parte hartzaileak. Armeniatik etorritako neska kurdu bat izan zen lehen irabazlea, bertako hizkuntzari eta kulturari buruzko galdetegiari bikain erantzun ondoren. Besapean 4.000 euro dituela aberriratuko dute. Galtzaileei, aldiz, tulipanak eta balen aurkako txalekoa ematen dizkiete opari.