Telebista, gainbeheran

The Buggles musika taldeak 1997 adierazi zuen bideoak irratia hilko zuela (Video Killed the Radio Star), baina irratiak bere espazioa egokitzen jakin zuen, eta egun, oraindik audientzia datu egonkorrak mantentzen ditu, podcast-en sorrerarekin indartuak. Aldiz, badirudi telebistak ez duela garai berrietara egokitzen jakin, eta Interneteko Plataformen arrakastak erabat ito du audientzia.
Telebista gainbeheran egotea ez da sorpresa handia, baina AEBetan egindako ikerketa batek dio uste zena baino azkarrago ari dela gertatzen. Duela 2 urteko datuekin alderatuta, 65 urtetik gorakoen artean eman da soilik gorakada, eta aldiz, 18 eta 24 bitartekoek %69 gutxiago kontsumitzen dute telebista.
2010an, estatubatuarren %89 ikusten zuten telebista; 2019an aldiz, %69ra erori zen kontsumoa. Europan datuak oso antzekoak dira; telebista abandonatu duten gehiengoak Netfilx, HBO edota Youtube ikusten dute.