Telazko maskarak egiteko aholkuak

Telazko maskarak egiteko aholkuak Etxean maskarak egitea pentsatu baduzu, kontuan izan jarraian bildutako gomendioak. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telazko-maskarak-egiteko-aholkuak/@@download/image/mascarilla-1.jpg
2020/04/07
berria

Ane Urrutikoetxea @aneurruti

Etxean maskarak egitea pentsatu baduzu, kontuan izan jarraian bildutako gomendioak.
Telazko maskarak egiteko aholkuak

Berandu baino lehen gizarte osora zabalduko da maskaren erabilera; mendebaldeko herrialdeetan ez gaude batere ohituta, eta kostatuko zaigu, baina itxialdia amaitzerakoan kalera ateratzeko ezinbestekoak izango dira ekialdeko herrialdeek erakutsi digutenez. 

Arazoa maskara aukeratzeko orduan datza; une honetan gabezia handia dago, eta baita mafiak ere; horregatik, ez da erraza maskarak lortzea. Gainera, erabilerarekin duda handiak ditugu guztiok; zenbat denboraz erabili ditzakegu? Zeintzuk dira benetan balio duten maskarak? Zenbat erosi behar ditugu?

Duda guzti horiek argitzeko, bigarren aukera badugu; etxean geure maskarak egitea, hau da, telazko maskarak egitea. Telazko maskarek hainbat abantaila dituzte; garbitu egin daitezkeenez ez ditugu erabilera bakarreko ehunka maska eskuratu behar, eta beraz, gure poltsikoak zein ingurugiroak eskertuko ditu. 

Baina kontuz, etxean telazko maskarak egitea erabakitzen badugu, badira kontuan hartu beharreko hainbat gomendio. Lehenik eta behin, jakin behar dugu telazko maskarak ez direla guztiz fidagarriak, baina isolamenduarekin konbinatuta eraginkorrak izan daitezke. Hau jakinda, bestelako maskarak lortzea ia ezinezkoa den garai hauetarako aukera egokia izan daitezke:

  • MATERIALA: Zientzialariek ez dute oso argi zein den egokien babesten duen telazko materiala, baina gehienek kotoia aukeratu dute. Arrazoia? Kotoiak ez du azaleko arazorik eragiten, arnasa hartzea ahalbidetzen du eta aldi berean neurri batean babestu dezake, beti ere, gutxienez telazko 3 KAPA erabiltzen badira maskaran. Gomendioa: burukoaren funda ala kotoizko kamiseta batek balio dezake, beti ere, oso zaharra ez bada. 
  • GARBIKETA: Telazko maskarak garbitzeko eman dituzten gomendioak hauek dira; garbigailuan 60 gradutan garbitzea, xaboi neutroekin.
  • EGITEKO MODUA: Aurretik aipatu bezala, garrantzitsua da gutxienez 3 KAPA tela erabiltzea maskara egiteko. Horrekin batera, kokotsetik begi azpietara osorik estali behar du aurpegia, eta estuki lotu behar dugu, hutsunerik utzi gabe.

  • SEGURTASUN FALTSUA: Azkenik, kontuan izan maskara jarrita ez dugula aurpegia ukitu behar; maskarak edota eskularruak segurtasun faltsuaren sentipena eragin dezakete; garrantzitsua da maskara jarri eta kendu bitartean eskuak garbitzea eta aurpegia ez ukitzea.