Telazko konpresak eta hilekoaren kuleroak: jakin behar duzun guztia hauen erabilera eta zainketarako

Telazko konpresak eta hilekoaren kuleroak: jakin behar duzun guztia hauen erabilera eta zainketarako Telazko konpresek edo hilekoaren kuleroek hainbat aholku garrantzitsu jarraitu behar dituzte. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/telazko-konpresak-eta-hilekoaren-kuleroak-jakin-behar-duzun-guztia-hauen-erabilera-eta-zainketarako/@@download/image/pexels-los-muertos-crew-8783806.jpg
2024/03/11
Telazko konpresek edo hilekoaren kuleroek hainbat aholku garrantzitsu jarraitu behar dituzte.
Telazko konpresak eta hilekoaren kuleroak: jakin behar duzun guztia hauen erabilera eta zainketarako

Geroz eta pertsona gehiagok erabiltzen dituzten produktuak dira. Alabaina, produktu hauek erabiltzerako garaian zenbait duda sortzen dira: nola garbitu oihalak? noiz erosi berriak?

Oro har, onena fabrikatzaileak eskaintzen dituen argibideei kasu egitea da, eta noski, gure telazko konpresa eta kulero menstrualak ez sortzea. Nabaritu dadila COVID-19ak zerbait erakutsi zigula!

Produktu hauek, oihal zati soil bat badirudite ere, material zehatzekin eta egitura egokiekin josiak dira, narritadurak ez sortzeko eta hilekoaren fluxu ahalik eta gehiena xurgatzeko. Beraz, onena erostea da, eta orduan, fabrikatzailearen argibideak irakurtzea. Baina ez badaude guztiz argi edo produktu hauek nola hasi erabiltzen jakin nahi baduzu, ona hemen oinarrizko aholkutxo batzuk.

Zer materialekin egiten dira?
Telazko konpresak edo hilekoaren kuleroak garbitu aurretik interesgarria da zertaz eginak dauden jakitea. Informazio horrekin errazagoa da jakitea zein neurri higieniko zehatz jarraitu behar dien.

Orokorrean kotoia izaten duten oinarrian. Material hau egoten da azalarekin eta bulbarekin kontaktuan, honela alergiak ekiditen dira. Bere barnean geruza ugari izaten ditu, xurgatzeko mailaren arabera, gehiago edo gutxiago, erabili eta botatzeko konpresek bezalaxe. Barneko geruzak poliesterrez eginak egon ohi dira, iragazgaitzak baina transpiratzenuzten dutenak.

Telazko konpresak lehenbai
lehen garbitu
Lehen aholkua: ez utzi beste arropa zikinaren saskian garbigailua jartzeko eguna iritsi arte. Berdin hilekoaren kuleroak, noski.

Odol lehorra garbitzeko askoz ere zailagoa da freskoarekin alderatuta. Horregatik, aurretiko garbiketa bat egin behar dugu ahalik eta azkarren. Hau da, uretan eragin eta bertan sartu, ur hotzetan, odol kopuru gehiena ezabatu arte. Garrantzitsua da ur hotza izatea, beroak orbainak finkatzeko joera baitu. Izan ere, beroarekin, odoleko proteinak desnaturalizatu egiten dira, edo beste modu batera esanda, euren egitura zabaltzen dute, oihalera finkatuz eta zailagoa da banantzea.

Eskuz edo garbigailua, baina leungarririk gabe
Behin aurretiko garbiketa egin ostean, guztiz garbitu daitezke, berriz ere ur hotza erabilita. Horretarako garbigailua erabili dezakegu ala eskuz egin, gure ohiko detergentea erabiliz, baina sekula ez leungarria. Izan ere, leungarriek amino-silikona deitzen diren substantziak dituzte, iragazgaitza den geruza bat sortzen dutena oihalean. Lubrifikatutakogainazal honek gainera elektrizitate estatikoa ekiditen du eta horregatik tela leunagoa da ukitzerakoan. Leungarriarekingarbituz gero, odola xurgatzea ekidingo dugu iragazgaitza den kapa horregatik eta honegatik, denborarekin eraginkortasuna galduko dute.

Zer gertatzen da telazko konpresak odol lehorrarekin garbitu behar baditugu?
Odol lehorra ezabatzeko zaila da. Litekeena da aurretiko garbiketa nahikoa ez izatea. Horregatik, garbiketaren ondoren orbainak ez badira desagertu orban-kentzekoa erabili beharko dugu edo zuzenean ur oxigenatua.

Zenbat aldiz garbitu ditzaket?
Ez konpresak ez kuleroak ez dira betierekoak. Iritsiko da eguna non orbainak ezabatzea ia ezinezkoa izango den edo ez duten odola behar bezala xurgatuko. Hori gertatzean zaborretarako bota beharko dira. Edozein modutara, hemen ere garrantzitsuak dira fabrikatzailearen argibideak.

Orokorrean, ehun garbiketaz hitz egin ohi da, beraz, produktu hauen bizi-itxaropena gure erabileraren maiztasunean legoke. Gomendagarria da unitate nahikotxo eskura edukitzea erregularki aldatu ahal izateko eta behar bezain beste uzteko eguzkitan lehortzen. Jantzita eraman ditzakezun denborari dagokionez, pertsona bakoitzaren fluxuaren araberakoa izango da, baina gutxi gora behera, erabili eta botatzeko konpresen antzera.

Zein da kolorerik onena?
Izan telazko konpresak edo hilekorako kuleroak, koloreak norberaren gustuen araberako da. Alabaina, zuriak edo argiak badira hobeto ikusi liteke pilatzen den odol kantitatea eta baita egoki garbitu ditugun ala ez. Gainera, odola ikusteak hilekoan guztia ondo doala ziurtatzeko baliagarria da. Utzi dezagun behingoz, edonola hilakoa ezkutatzearen beharra! Odola da, ez azidoa!