'Teknopolis' saioaren hogeita seigarren denboraldia estreinatuko dute bihar ETB1-en.

'Teknopolis' saioaren hogeita seigarren denboraldia estreinatuko dute bihar ETB1-en. Irulegiko eskua izango da lehen saioaren protagonista. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/teknopolis-saioaren-hogeita-seigarren-denboraldia-estreinatuko-dute-bihar-etb1-en/@@download/image/image00008.jpeg
2023/09/22
Irulegiko eskua izango da lehen saioaren protagonista.
'Teknopolis' saioaren hogeita seigarren denboraldia estreinatuko dute bihar ETB1-en.

Teknopolis zientzia, teknologia eta berrikuntzari buruzko saioaren hogeita seigarren denboraldia hasiko da bihar, larunbata, 13:30ean, ETB1en. Aurreratu dutenez, "azken urteetako aurkikuntza mediatikoenarekin" ekingo dio denboraldiari, Irulegiko eskuarekin hain zuzen ere. "Aurkikuntzaren garrantziaz jabetzeko" gakoak emango ditu saioak: testuingurua, protagonisten bizipenak… Zientzia-gaien "trataera zorrotz eta gertukoa" eta "zirrara eta emozioak" uztartuko dituzte denboraldiko lehen saioan.

Denboraldi berrian honako eduki hauek landuko dituzte besteak beste: Goizuetako erreketan bizi den uhandre piriniotarra, Atapuercako aztarnategia, biltegi automatiko modernoenen sekretuak, euskal kostaldera iritsiko den espedizio zientifiko erraldoia, ugalkortasunaren jaitsieraren eta populazioaren hazkundearen kontraesanak… Horrela, astez aste, "jakin-mina piztu eta aseko" duten hogeita hamar minutu eskaini nahi dizkie saioak ikusleei.

Iñaki Leturia Yurrita izango da aurten ere aurkezlea, eta zuzendariak Nagore Rementeria Argote eta Leturia bera.

Saioa larunbatetan ikusi ahal izango da, 13:30ean, ETB1en, eta igandeetan, 12:00etan, ETB2n.