Teknologia digitalak eta diskogintza, aztergai

Jardunaldiak egingo dituzte datorren astean Donostiako Kursaalen, Euskal Herriko Diskoetxeen Elkarteak antolatuta. Ekimena musika esparruko profesionalei zuzenduta dago, baina arlo horretan profesionalak izan gabe dihardutenek ere izena eman dezakete.
Deskarga plataformak, marketing digitala, spotify... Puri-purian dauden gaiak eta hitzak izango dituzte ahotan. Hainbat disketxetako ordezkarik eta zenbait musikarik eta unibertsitate irakaslek mahai baten bueltan euren ikuspuntuak jakitera emango dituzte. Izena emateko edo informazio gehiago eskatu nahi duenak ehde@ehde.org eposta helbidera mezua urriaren 5a baino lehen bidali besterik ez du.