Teknologia armatzat

Teknologia armatzat https://www.gaztezulo.eus/albisteak/teknologia-armatzat/@@download/image/mundua_mpulanga_1357827444.jpg
2013/01/04
berria
Teknologia armatzat
Mpumalanga eta Limpopo probintzien artean dago Kruger Parke Nazionala, Hegoafrikan. Herrialdeko agintariak etsita daude, errinozeroen legez kanpoko ehizari aurre egiteko hamaika neurri ezarrita ere ez baitute furtiboak uxatzerik lortu: 2012an 370 inguru hil dituzte haien adarrak merkatu asiarrean saltzeko, urrea bezain baliotsuak dira.
Horregatik, teknologia berriak erabili beste erremediorik ez dute aurkitu, eta bero arrastoak atzematen dituzten sentsoredun hegazkin modernoak erosi dituzte. Gizabanakoak eta animaliak iluntasunean bereizten lagunduko diete aparailuek, gordeka ibiltzen diren ehiztariak ohartu gabe.