Teenage Mutant Ninja Turtles (Wii)

Teenage Mutant Ninja Turtles (Wii) https://www.gaztezulo.eus/albisteak/teenage-mutant-ninja-turtles-wii/@@download/image/94p16ninja.jpg
2009/03/04
kritika
Testua:
94.zenbakia
Teenage Mutant Ninja Turtles (Wii)
Ninja dortokak 25. urte betetzear direla eta, Ubisoft etxeak haiek protagonista izango dituen joko berria iragarri du. Ez dute ez izenik, ez irudirik aurreratu nahi izan; lau lagun elkarrekin Wii kontsolan aritzekoa izango dela, besterik ez. Game Arts enpresa (Super Smash Bros ezagunaren egilea) jokoa garatzen ari da, eta maiatzerako prest izango da seguru asko.