Teen foot pole: Melody-corearen erregeak

Teen foot pole: Melody-corearen erregeak https://www.gaztezulo.eus/albisteak/teen-foot-pole-melodycorearen-erregeak/@@download/image/41p13-1.jpg
2004/05/07
erreportajea
Alberto Bocos
Teen foot pole: Melody-corearen erregeak
 Kontzertu ederraz gozatuko dute hardcore melodikoaren maitaleek, hilaren 14an, Jam aretoan. Kaliforniako Ten Foot Pole laukotea da kartel buru, baina ezin ahaztu bertan ariko diren beste taldeak: Kanadako The Almighty Trigger Happy, Espainiako NoWayOut eta Euskal Herriko No Toxic Pipe

SxE Scared Straight taldearen errautsetatik sortu zen Ten Foot Pole —TFP—, 1993an. Bost lan plazaratu ditu taldeak: hiru Epitaph Records-ekin, beste bat Satanic Surfers taldearekin banatutakoa —Bad Taste zigiluarekin— eta duela bi urte, Victory diskoetxearekin argitaratutakoa.

Aldaketa asko izan dira taldean sortu zenetik, batzuk behartutakoak: Leigh Lawson baxu jotzailaren bat-batean hil zen. Beste batzuek, aldiz, borondatez utzi zuten taldea; esaterako, Scott kantariak agur esan zion laukoteari Chicagoko White Sox beisbol taldearekin fitxatu eta gero.

Berriki, Go-Kart diskoetxeak ateak zabaldu dizkie, eta euren seigarren lana kaleratuko dute laster: "Subliminable Messages". Subliminable, "subliminal" eta "abominable" hitzen arteko jokoa da, eta askok diotenez, izenburuak ondo definitzen du AEBetako gaur egungo giro sozio-politikoa. 

Baina buelta gaitezen kontzertura. Bertara joaten bazara, The Almighty Trigger Happy Kanadako hardcore punk talde mitikoaren itzuleraz gozatuko duzu —geldirik izan da taldea hainbat urtez—. Izan ere, "I Hate Us" diskoa berrargitaratu dute duela gutxi, eta beste lan bat argitaratzekoak dira 2004an. 

Bestalde, NoWayOut taldekoek Espainiako punk-rock melodikoaren zuzeneko indartsuena dute, eta "Waitin' For Sunday" azken diskoko harribitxiak ekarriko dizkigute. Eta ez ditzagun ahantzi etxekoak: Bergarako No Toxic Pipe, gure babesa merezi duten punk-pop-eroak.