Te poltsatxoek (ere) bilioika mikroplastiko dituzte

Te poltsatxoek (ere) bilioika mikroplastiko dituzte Gauza jakina da plastikoaren kontsumoa elikagaietan haziz doala. Orain jakin berri da nylonez egindako te poltsatxoetan ere bilioika plastiko daudela. https://www.gaztezulo.eus/albisteak/te-poltsatxoek-ere-bilioika-mikroplastiko-dituzte/@@download/image/bolsitas-te2.jpg
2019/10/07

Testua: Jaione Dagdrømmer @hellehellei

Gauza jakina da plastikoaren kontsumoa elikagaietan haziz doala. Orain jakin berri da nylonez egindako te poltsatxoetan ere bilioika plastiko daudela.
Te poltsatxoek (ere) bilioika mikroplastiko dituzte

Gure elikagaiak ekoizten dituen egungo industriak behartu egiten gaitu gure produktuen osagaiez interesatzera ezinbestean. Guztiak eduki ditzake mikroplastikoak; esneak, zopek, frutek... eta azken ikerketa baten arabera baita te poltsatxoek ere. Gaur egun dena ezbaian jartzea tokatzen zaigu eta ahoratzen dugunaren inguruan informatu, bestela gure osasunean kalteak eragin ditzake.

Ikerketa honek dionez, te fabrikatzaile askok lehengo paperezko poltsatxoak plastikozkoengatik ordezkatu dituzte. Beharbada lehen begiratuan poltsek ez dute plastikozkoak ematen, baina garrantzitsua da jakitea izan ditzakeela hainbat plastiko material ez dirudiena guk plastiko bezala ezagutzen dugunaren antzik.

Esperimentua sinplea izan zen: plastikozko te poltsa bat uretan jarri zen 95 gradutan katilu batean. Ondoren ur hori aztertu zen eta bertan 3.1 bilioi nanoplastiko aurkitu ziren. Frogatu zen nanoplastiko horiek te poltsetatik igorri zirela, nylonez eta polietilenoz eginak baitzeuden. Aurkitutako plastiko kopurua beste edozein elikagaietan aurkitzen dena baino altuagoa izan zen.

Zein dira te poltsarik arriskutsuenak?
Te poltsatxo batzuk paper konpostagarriz eginak daude, eta ez dute inongo arriskurik. Alta, zetazkoak diruditen material leunez eginak daudenak dira plastiko partikulak igortzen dituztenak gure tera.

Dotore itxura duten poltsak izan ohi dira nylon eta PET materiala izan ohi dutenak. Nahiz eta frogatu den elikagaiak askok dituztela mikroplastikoak, te poltsak lehergailu plastikoa dira organismoarentzat, beraz tentuz marka bat edo bestean aukeratzerako garaian.

Horren aurrean, beti daude alternatibak, tea ontzietan solte erostea da horietako bat, eta ondoren zuk nahi duzun kantitatea hartuz eta iragazki bat erabiliz egitea infusioa. Osasuntsuagoa izateaz gain, askoz ere ekologikoagoa da, zabor gutxiago sortzen baita; eta gainera, erritual polita izan daiteke te katilu bat edateak berekin dakarren lasaitasuna berau prestatzeko prozesura luzatzea.